Bertsos - View details   To know more about this section

1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Zamakona, Jose Felix
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hemengo bertsolariak Kanarietan izan berri dira inprobisatzaileen topaketa batzuetan. Hara hemen gaur, Jon, non agertzen zaizun, Igor, neska gazte dezimista hau, ume bat besoetan dakarrela.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Kanarietan eon ginan
ederto pasatzen;
lagun haundiak egin,
hotelera zuzen;
orain hemen nator ni
umeagaz ozen,
ez al dautsazu honi
zure antzik hartzen? (bis)

J.Sarasua:
Antza izan liteke
erdi aitzakia.
Kanarias da bero
eiten dun tokia,
baina insinuaketa
ez zen egokia;
nik soilik bota nuen
zortziko txikia. (bis)

I.Elortza:
Esan dogu, alkarraz
egon gara aurten;
zeozer egin gendun
hotel merke baten.
Zortziko txikia dau
gaur Jontxuk esaten,
eskerrak ez jatazan
zortzi txiki urten! (bis)

J.Sarasua:
Zera gertatzen zaio
hainbat neskatili:
azpikoa berotu
hamaika mutili;
orain horren estu ez
nazazu erabili,
Egaña ere ez al zan
ondoan ibili? (bis)

I.Elortza:
Bakean bizi daiten
itxi Egañari,
proiekto haundi bat deukot,
egon zaite adi:
ume honek egingo dauz
saioak ugari,
Kanarian repentista
ta hemen bertsolari. (bis)

J.Sarasua:
Palmasen txakur askok
egin zizun zaunka;
nik neuk ezer ez daukat
Egañaren aurka,
baina ume hau ez da
Sarasuan marka,
ez du antiojurik
ta ile gutxi dauka. (bis)

I.Elortza:
Laster urtengo jakoz
ule batzuk gora
ta gero helduko da
miope tonora.
Medikuen eskutan
ixtea da hoba,
ADNaren froga
egin beharko da. (bis)

J.Sarasua:
Froga hori egitea
gaur ez da kasua,
ez zan nerea izan
zure enbarazua.
Mutiko polita da,
isil ta gozua,
gutxi protestatzen du,
ez da Sarasua. (bis)