Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-05-03 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Sarasua, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Sarrionandiak Hitzen Ondoeza liburuan dio, Etxahunek errimatu egiten zituela libertatia eta tristezia. Errima dezaketen hitzak al dira?

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jarri didazun gai horrekin ni
noa Xuberoarantza;
gogoan daukat Etxahun zaharrak
aipatzen duen arantza.
Aske ibili zen bere garaian
honantza eta harantza;
askatasunai libertatea
erantsi nahi zion antza;
hitzen aldetik rima pobrea,
esanahian aberatsa. (bis)

Etxahunek ere kantatzen zuen
oso modu zuzenean,
berataz ahaztu egin ohi gera
beti edo gehienean.
Pentsatzen degu: "ai, zeinen ongi
libre izango garenean!";
ni bertso hontan Etxahunengana
juango naiz azkenean:
triste sentitu izan naiz beti
libre izan naizenean. (bis)

Libertateak ekartzen digu
hain bakardade nekeza!
Ez ote dugu inoiz sentitu
askapenaren pereza?
Ai, Etxahun zaharrak une honetan
berriro kanta baleza!
Egia esan gaur askatasuna
ez dugu oso erreza;
poztasunakin rima dezagun
askatasunikan eza. (bis)