Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-10-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-10-24 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jonek bere ingelesa hobetu behar duela erabaki du eta Belfastera joan da, han familia batean bizi eta bere ingelesa hobetzeko. Familia horretako seme nagusia dugu Iñaki; askotan ateratzen dira paseatzera eta berriketan egitera biak.

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-10-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Globalizapen mundu honetan
inglesa omen da lege;
zuen etxera etorri naiz ta
egin didazu mesede;
irlandarrekin inglesa ikasten
hementxe ari naiz trebe;
beste batzuek ikasi dute
inglesa ez dena ere.

Murua:
Beste hizkuntza bat ikasi nahian
zatoz zu lagun artea;
inglesak badu mundu mailako
ezaguera ta artea;
ez dezu txarra Europarako
leiho hori izatea,
baina zabalik manten ezazu
zeure herrirako atea.

J.Sarasua:
Inglesa ikasiz ni Irlandara
etortzea a ze pena!
Badakizue egun Irlanda
gure eredua dena.
Nolanahi ere hemen badago
kontraesan nabarmena,
Irlanda baita juxtu Euskadin
izan nahi ez genukeena.

Murua:
Han ba omen da beste hizkuntza bat
eiten dana barra-barra;
bigarren batek ere ba omen
eztia eta aparra;
alde batera poz ematen dit,
bestera diot negarra,
geure hizkuntza bota zuena
zuri erakutsi beharra.

J.Sarasua:
Inglesa ondo dakizulako
ni lagun egin natzaizu;
zuen hizkuntza hola galduta
nolatan zaude lasai zu?
Hainbeste hildako, hainbeste preso,
hainbeste borroka, aizu;
politika zertarako ote da
arima hiltzen bazaizu?

Murua:
Arrazoi dezu anima ere
lurperatuko zait laster,
bainan halare burrukalari
dabiltza bazterrik bazter.
Nahiz ta hizkuntzaz izango geran
otso haundiaren maizter,
elkartasuna eskurau degu
hizkuntza arrotz horri esker.