Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-09-12 Bermeo Jaialdia
Conducteur/trice
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Auteurs
Azpillaga, Jon
Lopategi, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hogeita hamar urte atzera egin dezazuen eskatu behar dizuet. Francoren garaiak dira. Zer oroimen dituzue?

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga:
Geroztik urte asko izan dira
legorrak eta bustiak,
poza ematen du urteak pasa
gauza honela ikustiak.
Pasa genduzen Euskal Herriko
herri batzuk ta bestiak,
ta esnatuta jarri genduzan
lotan egozan guztiak. (bis)

J.Lopategi:
Animu asko ez zan izaten,
pertsekuzino ugari,
baina bihotzak hala aginduta
ez ginan ibili nagi.
Zazpi probintzi pasa genduzen
bertso ederrez kantari,
ze egun eder gozoak haiek
Euskadiren pregolari! (bis)

Azpillaga:
Zenbat lekutan polizi eta
guardia zibilak galde!
Tablau gainetik esaten gendun:
"zuek gure aurretik alde!".
Nahiz eta egon periodistak,
telebista ta abade,
denen gainetik gu altxau ginan
Euskal Herriaren alde. (bis)

J.Lopategi:
Nahi genduena esaten gendun
ahal genduenik ondoen
eta lagunak han eta hemen
agertzen ziren ondoren.
Aberri zaharra goratzen gendun
ahal genduenik prestuen;
han eta hemen zeozer ginela
sinistarazo euskuen (bis)

Azpillaga:
Deitzen euskuen leku danera
botatzen gendun pausua;
alaitasunez jartzen genduan
herria eta basua;
arrazoitzako berba genduan,
arma moduan bertsua,
gaurko moduan eskatzen gendun
Euskal Herri bat osua. (bis)

J.Lopategi:
Honek premisak joten zituzen
eta konklusinoak nik,
ez zan hain gatxa sentimentua
argumentutzat izanik.
Asko ez ziren kontuan jausten
abertzaleak ziranik,
baina bihotza zabaltzen jaken
"hau Euskadi da" esanik. (bis)

Azpillaga:
Askok pentsatzen ez badau ere
kristonak paseak gare;
Euskadi eta euskerarentzat
badegu hainbat bondade!
Atzetik hainbat polizi ziran
eta gu gogor hala ere,
hamaika multa pagatu gendun
batere kulparik gabe! (bis)

J.Lopategi:
Hala ta guztiz geure ekintza
guretzako atsegina,
multa horiengaitik ez geuntzen egin
geure ekintzari muzina.
Probetxugarri gertatu bazan
garai hartako ekina,
gaur bere bada buru batzuek
argitutzeko premina. (bis)