Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-03-22 Bergara Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bihar eguerdia da eta Bilbon zaudete. Biok elkarrekin istripua izan duzue presaka zabiltzatelako. Unai erramu eguneko prozesiora doan apaiza dugu eta Xabier, berriz, Korrikaren azken ekitaldiko bertso saiora doan bertsolaria.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Gure abade maitea
jantzia txit bapo,
animoso zentozen
prozesinorako,
alkar jo dogu eta
parkatu beharko,
orain hobeto zagoz
beste mundurako. (bis)

Iturriaga:
Berandu eta presaz
nindoan bertara,
fidelki joaten bainaiz
prozesiotara,
ta erromes honekin
izan dut danbada,
Jangoikoaren deia
izan ote da ba? (bis)

Amuriza:
Goian Jangoikoa ta
goian eguzkia,
gure enkontru santu hau
gauza garestia.
Nik bertsoak entzun nahi,
galdu dot guztia
ta ordainez tokatu zait
apaizan hostia. (bis)

Iturriaga:
Ze berba zatar da hori?
Horrela ez mintza!
Agoa garbitu ezin
jendeaz gabiltza.
Lehendik ezagutzen nun
Xabier Amuriza,
bertsoa beti izan da
deabruan hitza. (bis)

Amuriza:
Jangoikoak egina
ez al da euskara?
Ta neurri dibinoa
bertsoa bera da.
Zu muzturrez aurrera
kotxean txapara,
pekatu mortalean
etorri al zara? (bis)

Iturriaga:
Presaz etorri naiz ni,
ez horren poliki,
ta pekatu mortala
darabil aitzaki.
Galtzak erdi lotuta
nentorren galanki,
abadeen bizitzaz
zeozer badaki. (bis)

Amuriza:
Biok korrika eta
alkar jo ta planto,
nire kotxeak honi
egin dautza alto.
Zergaitik gertatu dan
azaldu beharko:
zeuk bedeinkatutako
kotxea dalako. (bis)

Iturriaga:
Hori sinistu beharra
ez da horren errez,
baina egia da bai
oroitzen naizenez.
Pixkat edanda negon
egun hartan goizez,
ta ardoa bota nion
hura bota ordez. (bis)

Amuriza:
Parkatu baina ezin
aldrebesa izan,
esperientzi pixkat
badaukat bizitzan.
Hau dabil Amuriza
ibiltzen zan gisan:
lau meza emon eta
mozkortu eiten nintzan. (bis)

Iturriaga:
Gainera egiten dit
albotik kritika,
honen hitzak dirudi
gerrako kronika.
Akabo prozesio,
akabo korrika,
ni baino luzeago
du erretolika! (bis)