Bertsos - View details To know more about this section
1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amuriza:
Gure abade maitea
jantzia txit bapo,
animoso zentozen
prozesinorako,
alkar jo dogu eta
parkatu beharko,
orain hobeto zagoz
beste mundurako. (bis)
Iturriaga:
Berandu eta presaz
nindoan bertara,
fidelki joaten bainaiz
prozesiotara,
ta erromes honekin
izan dut danbada,
Jangoikoaren deia
izan ote da ba? (bis)
Amuriza:
Goian Jangoikoa ta
goian eguzkia,
gure enkontru santu hau
gauza garestia.
Nik bertsoak entzun nahi,
galdu dot guztia
ta ordainez tokatu zait
apaizan hostia. (bis)
Iturriaga:
Ze berba zatar da hori?
Horrela ez mintza!
Agoa garbitu ezin
jendeaz gabiltza.
Lehendik ezagutzen nun
Xabier Amuriza,
bertsoa beti izan da
deabruan hitza. (bis)
Amuriza:
Jangoikoak egina
ez al da euskara?
Ta neurri dibinoa
bertsoa bera da.
Zu muzturrez aurrera
kotxean txapara,
pekatu mortalean
etorri al zara? (bis)
Iturriaga:
Presaz etorri naiz ni,
ez horren poliki,
ta pekatu mortala
darabil aitzaki.
Galtzak erdi lotuta
nentorren galanki,
abadeen bizitzaz
zeozer badaki. (bis)
Amuriza:
Biok korrika eta
alkar jo ta planto,
nire kotxeak honi
egin dautza alto.
Zergaitik gertatu dan
azaldu beharko:
zeuk bedeinkatutako
kotxea dalako. (bis)
Iturriaga:
Hori sinistu beharra
ez da horren errez,
baina egia da bai
oroitzen naizenez.
Pixkat edanda negon
egun hartan goizez,
ta ardoa bota nion
hura bota ordez. (bis)
Amuriza:
Parkatu baina ezin
aldrebesa izan,
esperientzi pixkat
badaukat bizitzan.
Hau dabil Amuriza
ibiltzen zan gisan:
lau meza emon eta
mozkortu eiten nintzan. (bis)
Iturriaga:
Gainera egiten dit
albotik kritika,
honen hitzak dirudi
gerrako kronika.
Akabo prozesio,
akabo korrika,
ni baino luzeago
du erretolika! (bis)