Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Botererako iraultza
ezin da albora laga,
boterean goxatzea
zenbait jendailaren plaga.
Duela gutxi gendun mintzagai
Cheren ikasgaia, hara:
"Iraultzak ez du bate zentzurik
etengabea ez bada.
J. Sarasua:
Iraultza genuen hitz bat
mundiala ta itzela,
itzaltzen hasia zena
ni hazten hasi nintzela.
Utopiaren errautsak, baina,
jakin harro litezkeela,
Nafarroa Oinezek Tafallan hautsak
harrotu zitun bezela.
Egaña:
Gaztetxo geran garaian
inor ezin egon lasai;
bidean zerbait galtzen da,
hala hartu diot usai.
Nik ilea ta utopi-nahia,
biak galduak ditut, ai!
Ilearenak ez dit ajola
baina utopiarenak bai.
J.Sarasua:
Iraultza zen hitz haundia,
gelditu ote zen hutsean?
Edota marxismoaren
inposiblismo hotzean.
Nere ustetan hemen bi hitzak
batu litezke funtsean,
gure iraultza irauntza baita
garenaren ametsean.
Egaña:
Ordubetean gauza asko
joan dira oholtza hontan:
mutikoak panpinekin
eta neskatxak pilotan;
relijioai errespetoa
ta maitasuna errotan;
iraultza haundia gauzatzen baita
iraultza txiki askotan
J.Sarasua:
Saio hontan egin dugu
iraultza txikien aipu.
Gure Manuk poemekin
majo inguratu gaitu!
Goi arnasakin hasi gera ta
orain behar da amaitu,
bertso saioen irauntzak ere
bere muga behar baitu.