Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (7. 1997. Iruñea)
Performance
1997-10-21 Iruñea Hitzaldia
Conductor
Gomez, Manu
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joserra Garziaren "ELEtik ENEra" poema: "Boterea eskuratu arte iraultza. Boterea eskuratu eta irauntza. Utopiaren errautsak besaulki azpian dautza".
Gaiari oharrak
Bertsoaroaren barruan, saio berezia egin zuten Andonik eta Jonek Manu Gomezek gaiak jarrita.
Berezia izan zen, gai arruntak jarri beharrean euskal idazleen zenbait poema jarri baitzizkien. Poemarik
gehienak Manuk errezitatu zituen, eta bizpahiru idazleek berek.

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Botererako iraultza
ezin da albora laga,
boterean goxatzea
zenbait jendailaren plaga.
Duela gutxi gendun mintzagai
Cheren ikasgaia, hara:
"Iraultzak ez du bate zentzurik
etengabea ez bada.

J. Sarasua:
Iraultza genuen hitz bat
mundiala ta itzela,
itzaltzen hasia zena
ni hazten hasi nintzela.
Utopiaren errautsak, baina,
jakin harro litezkeela,
Nafarroa Oinezek Tafallan hautsak
harrotu zitun bezela.

Egaña:
Gaztetxo geran garaian
inor ezin egon lasai;
bidean zerbait galtzen da,
hala hartu diot usai.
Nik ilea ta utopi-nahia,
biak galduak ditut, ai!
Ilearenak ez dit ajola
baina utopiarenak bai.

J.Sarasua:
Iraultza zen hitz haundia,
gelditu ote zen hutsean?
Edota marxismoaren
inposiblismo hotzean.
Nere ustetan hemen bi hitzak
batu litezke funtsean,
gure iraultza irauntza baita
garenaren ametsean.

Egaña:
Ordubetean gauza asko
joan dira oholtza hontan:
mutikoak panpinekin
eta neskatxak pilotan;
relijioai errespetoa
ta maitasuna errotan;
iraultza haundia gauzatzen baita
iraultza txiki askotan

J.Sarasua:
Saio hontan egin dugu
iraultza txikien aipu.
Gure Manuk poemekin
majo inguratu gaitu!
Goi arnasakin hasi gera ta
orain behar da amaitu,
bertso saioen irauntzak ere
bere muga behar baitu.