Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-05-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (13. 1997. Bilbo)
Représentación
1997-05-10 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Aurrekoetxea, Leire
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Oihane
Ugartetxea, Arkaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Arkaitz ama izango da eta Oihane alaba. Alabak etxean Txernobilgo umeak hartu gura ditu, amak, ostera, ezetz dino.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-05-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Ugartetxea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O.Enbeita:
Onartzekoa gaur ez da ama
zuk daukazun malizia,
erabat ona ez baita izan
ume haien esperientzia,
ta nik txikitu nahiko nukeenez
haiek duten desgrazia,
eskuak garbi nahi dituzu zuk
nik ordea kontzientzia. (bis)

Ugartetxea:
Jainkoak berak ere ez daki
gu zer gauden ikusteko!
Munduan gauzak gertatzen dira
zoritxarrean tarteko.
Txernobileko umeak datoz
herri hontan geratzeko,
zurekin ere nahikoa daukat
beste batzuek hartzeko. (bis)

O.Enbeita:
Baten lekuan bi hartzea gaur
omen dugu kontrastea,
nik argi daukat, zuk ez baina, gaur
pausu hori ematea.
Nahiz ta ez duzun laguntza eman
ta izatea maitea,
zuk ni zaintzeko jarrai ezazu,
nik zainduko dut bestea. (bis)

Ugartetxea:
Hemen bakoitzak defenditzen du
beti bere alderdia,
baina ordua heldu da eta
esan behar dut egia:
utzi ezazu orain bakean
Txernobileko herria,
anai txiki bat gura badozu
nik egingo dut berria. (bis)

O.Enbeita:
Zuk diozunez presturik zaude
beste anai bat sortzeko,
Txernobileko haiek ez baina
berri hori bai zaintzeko.
Hala ta guztiz alaba ez dago
prest holakoa onartzeko,
sabel hustuak nahikoa daude
oin beste bat betetzeko. (bis)

Ugartetxea:
Nere alaba jaio zitzaidan
oso kategorikoa,
oraindik ere mantentzen dabil
berak dakarren tipoa.
Seme txiki bat ekarriko dut
noizbaiten, alajainkoa!
Aitari baietz esatea da
horretarako nahikoa. (bis)