Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-02-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-02-17 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Ibarra, Iratxe
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Zuk Sarasua atzeko bertsolariak mozorrotu behar dituzu eta haiek erantzun egingo dizute.

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Aranora joan ziran I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-02-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 8ko nag.
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator
J.Sarasua:
Lehendabiziko aipatu nahi det
gure Egaña maitea;
Ihauteritan beti jartzen da
janzteko gogoz betea.
Berak nahi luke Basajaun gisan
mozorrotuta joatea,
bere desio gordea baita (bis)
iletsua izatea.

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Sastarretik hasita

Egaña:
Sarasuak gaur ere
sakon gogoeta;
ze grazikin hasi dun
bere ariketa!
Nere ile faltana
ez zen berriketa;
zer erantzungo diot
egia zen-eta!

J.Sarasua:
Andonikin bota dut
egi borobila;
bere ondoan dana
janzten da abila;
begira Estitxuri,
hau da marabilla!
Printzesa urdin jantzita
mutil gazte bila.

E.Arozena:
Jonek hortxe bazuen
arrazoia franko,
esan duen erdia
egia dalako.
Baina halare zerbait
erantzun beharko:
barkatu, Iñauteriak
ez dira hortako.

J.Sarasua:
Igorrren buruan bada
nahikua almazen
eta bere barruan
desio bat bazen;
berari begiratuta
ia ez da igartzen,
Frantziako obispoa
kondoiak banatzen.

I.Elortza:
Nahiz ta ez nuen uste
hola nindoanik,
bere proposamena
onartuko dut nik.
Baina honek zer nahi dun
badakit jadanik,
batzuk nere kontura
nahi ditu dohainik.

J.Sarasua:
Mozorrotuta dabil
gure Iratxe ere,
neska gaztea da baina
jantzi da andere.
Bilboko kaleetan
dabil airez aire,
Nuevas Generaciones
taldeko partaide.

Ibarra:
Horrela disfrazatuz
ibiltzen naiz hemen
eta arrazoi dena
hor doa ondoren:
nola Jon Sarasua
interesatzen den,
jantzi naiz ea bera
gaur inguratzen den.

J.Sarasua:
Euzkitze da aurkezle
oso maitatua;
gaur ere paper hori du
bainan aldatua.
Bideo batean dabil
aurkezle sartua,
ETAko bozeramale
enkaputxatua.

Euzkitze:
Hauxe da mozorroa
jarri didatena!
Sarasuan kapritxoa
barrutik irtena;
hau da erabakia,
ez oso kirtena:
orain iragarriko
diat su-etena.