Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Trenek nora garamatzaten [Bertsoa] / Itxaso Paia
Trenek nora garamatzaten [Bertsoa] / Itxaso Paia
Nom de la strophe:
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-01-30
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure pareko etxean
Joxeparen ondoren,
Pili bizi izan zen eta
berak beti zioen:
“Zuen aurrean bizitzen
zeinen ondo nagoen”.
Gu ere gustura geunden
zera jazo baino lehen,
begiratu argazkia
ahalik eta ondoen,
trenbidearen lekuan
bere etxea zegoen.
Ez dakit zer obraren, zer
eraikuntzaren, zer plan
egin behar zutelako,
kultur etxeko gelan
kolpera esan ziguten
sinatzeko papelan
egin behar zituztela
trenbideak, motel, han!
Guk ezetz esanez egin
genuen hainbeste lan,
bertan jarraitzen baitugu
nahiz eta ez jakin zelan.
Metroa jarri dutela!
Gora! Viva! Eureka!
Beste batzuok, ordea,
beltz geneukan kopeta:
akabo ortu txikiak,
baserria, erreka …
Sekula, egin asmotan
mendi aldera buelta
trenak nora zaramatzan
egizu gogoeta,
lehen etxean zenuena
urrundu dizu-eta.