Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Trenek nora garamatzaten [Bertsoa] / Itxaso Paia

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Paia, Itxaso

Descripción

Título
Trenek nora garamatzaten
Dokumentuan jasotako izenburua
Trenek nora garamatzaten
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure pareko etxean Joxeparen ondoren,
Nombre de la estrofa
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
207
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-01-30

Trenek nora garamatzaten [Bertsoa] / Itxaso Paia

Nombre de la estrofa:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-01-30 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure pareko etxean
Joxeparen ondoren,
Pili bizi izan zen eta
berak beti zioen:
“Zuen aurrean bizitzen
zeinen ondo nagoen”.
Gu ere gustura geunden
zera jazo baino lehen,
begiratu argazkia
ahalik eta ondoen,
trenbidearen lekuan
bere etxea zegoen.

Ez dakit zer obraren, zer
eraikuntzaren, zer plan
egin behar zutelako,
kultur etxeko gelan
kolpera esan ziguten
sinatzeko papelan
egin behar zituztela
trenbideak, motel, han!
Guk ezetz esanez egin
genuen hainbeste lan,
bertan jarraitzen baitugu
nahiz eta ez jakin zelan.

Metroa jarri dutela!
Gora! Viva! Eureka!
Beste batzuok, ordea,
beltz geneukan kopeta:
akabo ortu txikiak,
baserria, erreka …
Sekula, egin asmotan
mendi aldera buelta
trenak nora zaramatzan
egizu gogoeta,
lehen etxean zenuena
urrundu dizu-eta.