Bertsos - View details   To know more about this section

Trenek nora garamatzaten [Bertsoa] / Itxaso Paia

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Paia, Itxaso

Description

Title
Trenek nora garamatzaten
Dokumentuan jasotako izenburua
Trenek nora garamatzaten
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure pareko etxean Joxeparen ondoren,
Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
207
Pages
8
Publication / printing date
2012-01-30

Trenek nora garamatzaten [Bertsoa] / Itxaso Paia

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-01-30 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure pareko etxean
Joxeparen ondoren,
Pili bizi izan zen eta
berak beti zioen:
“Zuen aurrean bizitzen
zeinen ondo nagoen”.
Gu ere gustura geunden
zera jazo baino lehen,
begiratu argazkia
ahalik eta ondoen,
trenbidearen lekuan
bere etxea zegoen.

Ez dakit zer obraren, zer
eraikuntzaren, zer plan
egin behar zutelako,
kultur etxeko gelan
kolpera esan ziguten
sinatzeko papelan
egin behar zituztela
trenbideak, motel, han!
Guk ezetz esanez egin
genuen hainbeste lan,
bertan jarraitzen baitugu
nahiz eta ez jakin zelan.

Metroa jarri dutela!
Gora! Viva! Eureka!
Beste batzuok, ordea,
beltz geneukan kopeta:
akabo ortu txikiak,
baserria, erreka …
Sekula, egin asmotan
mendi aldera buelta
trenak nora zaramatzan
egizu gogoeta,
lehen etxean zenuena
urrundu dizu-eta.