Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Antenatik zintzilik [Bertsoa] / Unai Angulo
Antenatik zintzilik [Bertsoa] / Unai Angulo
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Uk [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2012-04-15 
						
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Aldatu zaigu aspaldi gendun
paisaia, (e)ta ingurua
ez dugu zaindu aitona-amonek
utzi ziguten mundua;
kontsumismoak izan badauka
guzti honetan errua,
orain antenek betetzen dute
kabiek zuten lekua.
Segapotoak erabiltzeko
antenak behar derrigor,
nire etxeko teilatura gaur
antena berri bat dator;
bi teknikari bidali dute,
bata Jon (e)ta bestea Aitor
egunero bat jartzen digute
(e)ta ez da kexatzen inor.
Jon eta Aitor oraindik daude
antenatik zintzilika,
gora begira hodei artean
jolasean ika-mika;
bi, hiru kable lotu dituzte
dena punttuan jarrita,
izan daitela jarri behar duten
azken antena(re)n kronika.
