Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Antenatik zintzilik [Bertsoa] / Unai Angulo

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Angulo, Unai

Descripción

Título
Antenatik zintzilik
Dokumentuan jasotako izenburua
Antenatik zintzilik
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aldatu zaigu aspaldi gendun paisaia, (e)ta ingurua
Melodia
Basatxoritxu mokoluzia
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
212
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-04-15

Antenatik zintzilik [Bertsoa] / Unai Angulo

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-04-15 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aldatu zaigu aspaldi gendun
paisaia, (e)ta ingurua
ez dugu zaindu aitona-amonek
utzi ziguten mundua;
kontsumismoak izan badauka
guzti honetan errua,
orain antenek betetzen dute
kabiek zuten lekua.

Segapotoak erabiltzeko
antenak behar derrigor,
nire etxeko teilatura gaur
antena berri bat dator;
bi teknikari bidali dute,
bata Jon (e)ta bestea Aitor
egunero bat jartzen digute
(e)ta ez da kexatzen inor.

Jon eta Aitor oraindik daude
antenatik zintzilika,
gora begira hodei artean
jolasean ika-mika;
bi, hiru kable lotu dituzte
dena punttuan jarrita,
izan daitela jarri behar duten
azken antena(re)n kronika.