Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Antenatik zintzilik [Bertsoa] / Unai Angulo

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Angulo, Unai

Deskribapena

Izenburua
Antenatik zintzilik
Dokumentuan jasotako izenburua
Antenatik zintzilik
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aldatu zaigu aspaldi gendun paisaia, (e)ta ingurua
Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
212
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-04-15

Antenatik zintzilik [Bertsoa] / Unai Angulo

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-04-15 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aldatu zaigu aspaldi gendun
paisaia, (e)ta ingurua
ez dugu zaindu aitona-amonek
utzi ziguten mundua;
kontsumismoak izan badauka
guzti honetan errua,
orain antenek betetzen dute
kabiek zuten lekua.

Segapotoak erabiltzeko
antenak behar derrigor,
nire etxeko teilatura gaur
antena berri bat dator;
bi teknikari bidali dute,
bata Jon (e)ta bestea Aitor
egunero bat jartzen digute
(e)ta ez da kexatzen inor.

Jon eta Aitor oraindik daude
antenatik zintzilika,
gora begira hodei artean
jolasean ika-mika;
bi, hiru kable lotu dituzte
dena punttuan jarrita,
izan daitela jarri behar duten
azken antena(re)n kronika.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra