Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Adreilua [Bertsoa] / Maddalen Markaida

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Markaida, Maddalen

Description

Titre
Adreilua
Dokumentuan jasotako izenburua
Adreilua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Batzuek gura dute baratza beste batzuek txaleta.
Air
Ez nau izutzen negu hurbilak I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Numéro
215
Pages
8
Date de publication / empreinte
2012-06-05

Adreilua [Bertsoa] / Maddalen Markaida

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-05 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuek gura dute baratza
beste batzuek txaleta.
Bata daukagu berduraz eta
bestea jendez beteta.
Barazki eta pertsona artean
lortu behar da oreka,
berdea soilik ibaietako
ura izango da-eta.

Noski, aurrera eginez ezin
iraganean geratu.
Behar genuke aurreko bide
hori jarraitzen saiatu.
Eta erdian momentu batez
egin bagara nekatu,
arazo gabe atseden hartu
(e)ta atzera begiratu.

Nahiz (e)ta geroa agian ez den
iraganaren sostengu;
nahiz (e)ta bidea geroz (e)ta gehia(go)
eskubitara zuzendu,
nahiz ta berria eraiki eta
aurreko guztia kendu,
oraindik ere garai bateko
zuri-beltzak jarraitzen du.