Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Adreilua [Bertsoa] / Maddalen Markaida

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Markaida, Maddalen

Deskribapena

Izenburua
Adreilua
Dokumentuan jasotako izenburua
Adreilua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Batzuek gura dute baratza beste batzuek txaleta.
Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
215
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-06-05

Adreilua [Bertsoa] / Maddalen Markaida

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-05 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuek gura dute baratza
beste batzuek txaleta.
Bata daukagu berduraz eta
bestea jendez beteta.
Barazki eta pertsona artean
lortu behar da oreka,
berdea soilik ibaietako
ura izango da-eta.

Noski, aurrera eginez ezin
iraganean geratu.
Behar genuke aurreko bide
hori jarraitzen saiatu.
Eta erdian momentu batez
egin bagara nekatu,
arazo gabe atseden hartu
(e)ta atzera begiratu.

Nahiz (e)ta geroa agian ez den
iraganaren sostengu;
nahiz (e)ta bidea geroz (e)ta gehia(go)
eskubitara zuzendu,
nahiz ta berria eraiki eta
aurreko guztia kendu,
oraindik ere garai bateko
zuri-beltzak jarraitzen du.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra