Bertsos - View details   To know more about this section

Adreilua [Bertsoa] / Maddalen Markaida

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Markaida, Maddalen

Description

Title
Adreilua
Dokumentuan jasotako izenburua
Adreilua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Batzuek gura dute baratza beste batzuek txaleta.
Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
215
Pages
8
Publication / printing date
2012-06-05

Adreilua [Bertsoa] / Maddalen Markaida

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-05 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuek gura dute baratza
beste batzuek txaleta.
Bata daukagu berduraz eta
bestea jendez beteta.
Barazki eta pertsona artean
lortu behar da oreka,
berdea soilik ibaietako
ura izango da-eta.

Noski, aurrera eginez ezin
iraganean geratu.
Behar genuke aurreko bide
hori jarraitzen saiatu.
Eta erdian momentu batez
egin bagara nekatu,
arazo gabe atseden hartu
(e)ta atzera begiratu.

Nahiz (e)ta geroa agian ez den
iraganaren sostengu;
nahiz (e)ta bidea geroz (e)ta gehia(go)
eskubitara zuzendu,
nahiz ta berria eraiki eta
aurreko guztia kendu,
oraindik ere garai bateko
zuri-beltzak jarraitzen du.