Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Eskeko autonomoa [Bertsoa] / Josu Arroyo

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Arroyo, Josu

Description

Titre
Eskeko autonomoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskeko autonomoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ezer gutxi du sinesgarritik bankuen konpromisoak,
Air
Euskal Herriko lur maite hartan
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Numéro
218
Pages
8
Date de publication / empreinte
2012-07-24

Eskeko autonomoa [Bertsoa] / Josu Arroyo

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-07-24 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezer gutxi du sinesgarritik
bankuen konpromisoak,
gezurrez hustu dituzte eta
bezeroen poltsikoak.
Saxofonistak pentsatuko du:
“zer ote dakar geroak?”
Martxa honetan segituz gero,
goia joko du gremioak:
makinatxo bat izango dira
eskeko autonomoak.

Normalena da bankuen berbak
zaborretan bukatzea;
hartatik urrun, kaleko artistak
musikan du aterpea.
Haren aukera, kale gorria
doinu goxoz betetzea.
Gerta liteke gehientsuenok
ez-ikusi egitea…
Maleta hutsik izanagatik,
alde dauka adorea.

Atzo fabrika itxi dutela,
gaur beste bi, bihar hamar…
Daukagun horri duin eusteko
denok ere larri samar.
Eta guztia galduta ere,
berriro altxatu behar.
Saxofonistak kantoi hobe bat
topatu beharko du bihar…
Musikak behintzat emango ahal dio
bizitzeko beste indar!