Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eskeko autonomoa [Bertsoa] / Josu Arroyo

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Arroyo, Josu

Deskribapena

Izenburua
Eskeko autonomoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskeko autonomoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ezer gutxi du sinesgarritik bankuen konpromisoak,
Doinua
Euskal Herriko lur maite hartan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
218
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-07-24

Eskeko autonomoa [Bertsoa] / Josu Arroyo

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-07-24 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezer gutxi du sinesgarritik
bankuen konpromisoak,
gezurrez hustu dituzte eta
bezeroen poltsikoak.
Saxofonistak pentsatuko du:
“zer ote dakar geroak?”
Martxa honetan segituz gero,
goia joko du gremioak:
makinatxo bat izango dira
eskeko autonomoak.

Normalena da bankuen berbak
zaborretan bukatzea;
hartatik urrun, kaleko artistak
musikan du aterpea.
Haren aukera, kale gorria
doinu goxoz betetzea.
Gerta liteke gehientsuenok
ez-ikusi egitea…
Maleta hutsik izanagatik,
alde dauka adorea.

Atzo fabrika itxi dutela,
gaur beste bi, bihar hamar…
Daukagun horri duin eusteko
denok ere larri samar.
Eta guztia galduta ere,
berriro altxatu behar.
Saxofonistak kantoi hobe bat
topatu beharko du bihar…
Musikak behintzat emango ahal dio
bizitzeko beste indar!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra