Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Eskeko autonomoa [Bertsoa] / Josu Arroyo

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Arroyo, Josu

Descripción

Título
Eskeko autonomoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskeko autonomoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ezer gutxi du sinesgarritik bankuen konpromisoak,
Melodia
Euskal Herriko lur maite hartan
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
218
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-07-24

Eskeko autonomoa [Bertsoa] / Josu Arroyo

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-07-24 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezer gutxi du sinesgarritik
bankuen konpromisoak,
gezurrez hustu dituzte eta
bezeroen poltsikoak.
Saxofonistak pentsatuko du:
“zer ote dakar geroak?”
Martxa honetan segituz gero,
goia joko du gremioak:
makinatxo bat izango dira
eskeko autonomoak.

Normalena da bankuen berbak
zaborretan bukatzea;
hartatik urrun, kaleko artistak
musikan du aterpea.
Haren aukera, kale gorria
doinu goxoz betetzea.
Gerta liteke gehientsuenok
ez-ikusi egitea…
Maleta hutsik izanagatik,
alde dauka adorea.

Atzo fabrika itxi dutela,
gaur beste bi, bihar hamar…
Daukagun horri duin eusteko
denok ere larri samar.
Eta guztia galduta ere,
berriro altxatu behar.
Saxofonistak kantoi hobe bat
topatu beharko du bihar…
Musikak behintzat emango ahal dio
bizitzeko beste indar!