Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Esne txarraren bentajak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor

Description

Dokumentuan jasotako izenburua
Esne txarraren bentajak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskal Herriko esnearentzat (a ze legea hauena)
Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2337
Pages
21
Date de publication / empreinte
2012-09-23

Esne txarraren bentajak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-23 


Euskal Herriko esnearentzat
(a ze legea hauena)
euskara hutsez jartzea nonbait
billauetan billauena.
Ez da bakarrik esne txar hori
Kaiku ta enaparauena
zigorgarria izatea da
ni asaldatzen nauena.

Berdin zait zein den ontziratoki
Soria edota Marte
baina jokaldi honek boomerang
efekturen bat lekarke
euskaldun askok Kaikuren gaiak
ez ditu izan aparte
saltzeagatik zer saltzeko prest
dauden ikusi den arte.

Monopolio usaina dakar
atzetik berez berriak
baina ez dute ongi asmatu
nola mugitu gerriak.
Horrexegatik beharko ditu
biharko Euskal Herriak
ekoizpen mota berriak eta
kontsumo mota berriak.