Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Esne txarraren bentajak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Sarriegi, Aitor

Descripción

Dokumentuan jasotako izenburua
Esne txarraren bentajak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskal Herriko esnearentzat (a ze legea hauena)
Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2337
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2012-09-23

Esne txarraren bentajak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-23 


Euskal Herriko esnearentzat
(a ze legea hauena)
euskara hutsez jartzea nonbait
billauetan billauena.
Ez da bakarrik esne txar hori
Kaiku ta enaparauena
zigorgarria izatea da
ni asaldatzen nauena.

Berdin zait zein den ontziratoki
Soria edota Marte
baina jokaldi honek boomerang
efekturen bat lekarke
euskaldun askok Kaikuren gaiak
ez ditu izan aparte
saltzeagatik zer saltzeko prest
dauden ikusi den arte.

Monopolio usaina dakar
atzetik berez berriak
baina ez dute ongi asmatu
nola mugitu gerriak.
Horrexegatik beharko ditu
biharko Euskal Herriak
ekoizpen mota berriak eta
kontsumo mota berriak.