Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Esne txarraren bentajak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor

Deskribapena

Dokumentuan jasotako izenburua
Esne txarraren bentajak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskal Herriko esnearentzat (a ze legea hauena)
Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2337
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2012-09-23

Esne txarraren bentajak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-23 


Euskal Herriko esnearentzat
(a ze legea hauena)
euskara hutsez jartzea nonbait
billauetan billauena.
Ez da bakarrik esne txar hori
Kaiku ta enaparauena
zigorgarria izatea da
ni asaldatzen nauena.

Berdin zait zein den ontziratoki
Soria edota Marte
baina jokaldi honek boomerang
efekturen bat lekarke
euskaldun askok Kaikuren gaiak
ez ditu izan aparte
saltzeagatik zer saltzeko prest
dauden ikusi den arte.

Monopolio usaina dakar
atzetik berez berriak
baina ez dute ongi asmatu
nola mugitu gerriak.
Horrexegatik beharko ditu
biharko Euskal Herriak
ekoizpen mota berriak eta
kontsumo mota berriak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra