Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bozkarioa [Bertsoa] / Xabi Paya

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Paya, Xabi

Description

Titre
Bozkarioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Bozkarioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bazen garaia, bazen garaia, zorion beteko gaude,
Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2341
Pages
21
Date de publication / empreinte
2012-10-21

Bozkarioa [Bertsoa] / Xabi Paya

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-21 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bazen garaia, bazen garaia,
zorion beteko gaude,
behingoz Gasteizko parlamentuan
aukera guztiak daude!
Ea euskaldunak elkartzen diren
Euskal Herriarren alde,
zer nola esan agintzen duten
atzeko mintegi gabe
ta alderdi baten kide izateko
urguilurik gabe ere.

Ez da egia franko aditu
hauteskundeen harira:
Urkullu eta Lopez makina
politiko hutsak dira,
Mintegik ez du azaldu nola
heldu independentzira...
Hemen garbien mintzatzen dena
Antonio Basagoiti da;
hobe esaten dituen denak
gezurrak baldin balira!

Eslogan eta lelo bitxiak
ez dira gutxi aditu:
“Euskadi aurrera” esan zuenak
ez du ezer deskubritu;
“zu ez bazoaz, haiek garaile”,
nahi bezala entenditu,
eta Mintegik soluzioak
ez ditu ba prometitu...
Aski izango da konponbideak
ekartzen baldin baditu.