Bertsos - View details   To know more about this section

Bozkarioa [Bertsoa] / Xabi Paya

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Paya, Xabi

Description

Title
Bozkarioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Bozkarioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bazen garaia, bazen garaia, zorion beteko gaude,
Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2341
Pages
21
Publication / printing date
2012-10-21

Bozkarioa [Bertsoa] / Xabi Paya

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-21 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bazen garaia, bazen garaia,
zorion beteko gaude,
behingoz Gasteizko parlamentuan
aukera guztiak daude!
Ea euskaldunak elkartzen diren
Euskal Herriarren alde,
zer nola esan agintzen duten
atzeko mintegi gabe
ta alderdi baten kide izateko
urguilurik gabe ere.

Ez da egia franko aditu
hauteskundeen harira:
Urkullu eta Lopez makina
politiko hutsak dira,
Mintegik ez du azaldu nola
heldu independentzira...
Hemen garbien mintzatzen dena
Antonio Basagoiti da;
hobe esaten dituen denak
gezurrak baldin balira!

Eslogan eta lelo bitxiak
ez dira gutxi aditu:
“Euskadi aurrera” esan zuenak
ez du ezer deskubritu;
“zu ez bazoaz, haiek garaile”,
nahi bezala entenditu,
eta Mintegik soluzioak
ez ditu ba prometitu...
Aski izango da konponbideak
ekartzen baldin baditu.