Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bozkarioa [Bertsoa] / Xabi Paya

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Paya, Xabi

Deskribapena

Izenburua
Bozkarioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Bozkarioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bazen garaia, bazen garaia, zorion beteko gaude,
Doinua
Mundu honetan holako gauzak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2341
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2012-10-21

Bozkarioa [Bertsoa] / Xabi Paya

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-21 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bazen garaia, bazen garaia,
zorion beteko gaude,
behingoz Gasteizko parlamentuan
aukera guztiak daude!
Ea euskaldunak elkartzen diren
Euskal Herriarren alde,
zer nola esan agintzen duten
atzeko mintegi gabe
ta alderdi baten kide izateko
urguilurik gabe ere.

Ez da egia franko aditu
hauteskundeen harira:
Urkullu eta Lopez makina
politiko hutsak dira,
Mintegik ez du azaldu nola
heldu independentzira...
Hemen garbien mintzatzen dena
Antonio Basagoiti da;
hobe esaten dituen denak
gezurrak baldin balira!

Eslogan eta lelo bitxiak
ez dira gutxi aditu:
“Euskadi aurrera” esan zuenak
ez du ezer deskubritu;
“zu ez bazoaz, haiek garaile”,
nahi bezala entenditu,
eta Mintegik soluzioak
ez ditu ba prometitu...
Aski izango da konponbideak
ekartzen baldin baditu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra