Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Talibanak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat

Description

Titre
Talibanak
Dokumentuan jasotako izenburua
Talibanak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Izan Gobernu, izan Kongresu, Udal zein Foru Aldundi
Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2342
Pages
25
Date de publication / empreinte
2012-10-28

Talibanak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-28 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izan Gobernu, izan Kongresu,
Udal zein Foru Aldundi
baldin botere gunea bada
gizartearen irudi
gure mintzoak nor ipintzen du
prentsaurrekotan urduri?
Hizkuntzak berez omen ditugu
pertsonen arteko zubi
baina gurea amildegi bat
bihurtu dela dirudi.

Hitz ematetik hitz egitera
galtzen den konpromezuak
ageriago utzi ohi ditu
gugan dauden konplexuak
inkestek sortu arren etsipen,
kezka, min eta kexuak
belaunalditan iraungo badu
gure arbasoen sua
euskaraz izan beharko dute
edukiak zein mezuak.

Nahiz talibanak edo naziak
esaka ari zaizkigun
hemen euskaraz dakigun denok
garelako elebidun
gure harrizko herria hain da
burugogor, mingain-bigun…
Euskara gugan dagoelako
ez PPn eta ez Bildun
ea hurrengo Lehendakariak
nola hitz egiten digun.