Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Talibanak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat

Descripción

Título
Talibanak
Dokumentuan jasotako izenburua
Talibanak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Izan Gobernu, izan Kongresu, Udal zein Foru Aldundi
Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2342
Páginas
25
Fecha de publicación / impresión
2012-10-28

Talibanak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-28 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izan Gobernu, izan Kongresu,
Udal zein Foru Aldundi
baldin botere gunea bada
gizartearen irudi
gure mintzoak nor ipintzen du
prentsaurrekotan urduri?
Hizkuntzak berez omen ditugu
pertsonen arteko zubi
baina gurea amildegi bat
bihurtu dela dirudi.

Hitz ematetik hitz egitera
galtzen den konpromezuak
ageriago utzi ohi ditu
gugan dauden konplexuak
inkestek sortu arren etsipen,
kezka, min eta kexuak
belaunalditan iraungo badu
gure arbasoen sua
euskaraz izan beharko dute
edukiak zein mezuak.

Nahiz talibanak edo naziak
esaka ari zaizkigun
hemen euskaraz dakigun denok
garelako elebidun
gure harrizko herria hain da
burugogor, mingain-bigun…
Euskara gugan dagoelako
ez PPn eta ez Bildun
ea hurrengo Lehendakariak
nola hitz egiten digun.