Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Talibanak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat

Deskribapena

Izenburua
Talibanak
Dokumentuan jasotako izenburua
Talibanak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Izan Gobernu, izan Kongresu, Udal zein Foru Aldundi
Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2342
Orrialdeak
25
Argitalpen / inprimatze data
2012-10-28

Talibanak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-28 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izan Gobernu, izan Kongresu,
Udal zein Foru Aldundi
baldin botere gunea bada
gizartearen irudi
gure mintzoak nor ipintzen du
prentsaurrekotan urduri?
Hizkuntzak berez omen ditugu
pertsonen arteko zubi
baina gurea amildegi bat
bihurtu dela dirudi.

Hitz ematetik hitz egitera
galtzen den konpromezuak
ageriago utzi ohi ditu
gugan dauden konplexuak
inkestek sortu arren etsipen,
kezka, min eta kexuak
belaunalditan iraungo badu
gure arbasoen sua
euskaraz izan beharko dute
edukiak zein mezuak.

Nahiz talibanak edo naziak
esaka ari zaizkigun
hemen euskaraz dakigun denok
garelako elebidun
gure harrizko herria hain da
burugogor, mingain-bigun…
Euskara gugan dagoelako
ez PPn eta ez Bildun
ea hurrengo Lehendakariak
nola hitz egiten digun.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra