Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Nire kontsolamendua [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Iruretagoiena, Mikel

Description

Titre
Nire kontsolamendua
Dokumentuan jasotako izenburua
Nire kontsolamendua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Azken inkestak ikusi eta ez dira oso xamurrak,
Air
Esplikatzera noa kontuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
24
Numéro
324
Pages
3
Date de publication / empreinte
2012-10-24

Nire kontsolamendua [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-24 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
azken inkestak ikusi eta
ez dira oso xamurrak,
politikuak trakets dabiltza
salbatzen dira apurrak,
denon diruen xahutzaileak
gero ta gehio lapurrak,
haien mendean gauden guztiok
bizi beharko beldurrak..
2
Handikeriak harrotu eta
faraoi zarren antzean,
obra itzelak jendia nitaz
akordatzeko hiltzean,
dagona bota, berria egin,
ez geratzeko atzean,
nahiz leporaino zorretan sartu
ta kutxa utzi hutsean.
3
Beren soldata beraiek jarri,
legeak ere neurrira,
mila kargotan enpliatzeko
lagunak beti badira,
garbiago ta txukunagorik,
munduan bada zingira,
gure kontura haien lepoak
ederki loditu dira.
4
Politikua, bankerua ta
kañoi hotsaren danbarra,
haien menpean bizi beharrak
sortzen dit neri negarra.
inolaz ere aldatu ezinik
betiko istori zarra,
bertso-sorta hau idazten daukat
kontsolamendu bakarra.