Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nire kontsolamendua [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Iruretagoiena, Mikel

Deskribapena

Izenburua
Nire kontsolamendua
Dokumentuan jasotako izenburua
Nire kontsolamendua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Azken inkestak ikusi eta ez dira oso xamurrak,
Doinua
Esplikatzera noa kontuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
24
Zenbakia
324
Orrialdeak
3
Argitalpen / inprimatze data
2012-10-24

Nire kontsolamendua [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-24 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
azken inkestak ikusi eta
ez dira oso xamurrak,
politikuak trakets dabiltza
salbatzen dira apurrak,
denon diruen xahutzaileak
gero ta gehio lapurrak,
haien mendean gauden guztiok
bizi beharko beldurrak..
2
Handikeriak harrotu eta
faraoi zarren antzean,
obra itzelak jendia nitaz
akordatzeko hiltzean,
dagona bota, berria egin,
ez geratzeko atzean,
nahiz leporaino zorretan sartu
ta kutxa utzi hutsean.
3
Beren soldata beraiek jarri,
legeak ere neurrira,
mila kargotan enpliatzeko
lagunak beti badira,
garbiago ta txukunagorik,
munduan bada zingira,
gure kontura haien lepoak
ederki loditu dira.
4
Politikua, bankerua ta
kañoi hotsaren danbarra,
haien menpean bizi beharrak
sortzen dit neri negarra.
inolaz ere aldatu ezinik
betiko istori zarra,
bertso-sorta hau idazten daukat
kontsolamendu bakarra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra