Bertsos - View details   To know more about this section

Nire kontsolamendua [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Iruretagoiena, Mikel

Description

Title
Nire kontsolamendua
Dokumentuan jasotako izenburua
Nire kontsolamendua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Azken inkestak ikusi eta ez dira oso xamurrak,
Melody
Esplikatzera noa kontuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
24
Number
324
Pages
3
Publication / printing date
2012-10-24

Nire kontsolamendua [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-24 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
azken inkestak ikusi eta
ez dira oso xamurrak,
politikuak trakets dabiltza
salbatzen dira apurrak,
denon diruen xahutzaileak
gero ta gehio lapurrak,
haien mendean gauden guztiok
bizi beharko beldurrak..
2
Handikeriak harrotu eta
faraoi zarren antzean,
obra itzelak jendia nitaz
akordatzeko hiltzean,
dagona bota, berria egin,
ez geratzeko atzean,
nahiz leporaino zorretan sartu
ta kutxa utzi hutsean.
3
Beren soldata beraiek jarri,
legeak ere neurrira,
mila kargotan enpliatzeko
lagunak beti badira,
garbiago ta txukunagorik,
munduan bada zingira,
gure kontura haien lepoak
ederki loditu dira.
4
Politikua, bankerua ta
kañoi hotsaren danbarra,
haien menpean bizi beharrak
sortzen dit neri negarra.
inolaz ere aldatu ezinik
betiko istori zarra,
bertso-sorta hau idazten daukat
kontsolamendu bakarra.