Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue

Description

Titre
Parot doktrina
Dokumentuan jasotako izenburua
Parot doktrina
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Parot doktrinak berriro bazterrak haizatu ditu,
Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2363
Pages
23
Date de publication / empreinte
2013-03-31

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-31 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Parot doktrinak berriro
bazterrak haizatu ditu,
Madrilen ezin delako
justizia defenditu.
Estrasburgo bihurtu da
esperantza zirrikitu,
zirko honen zirkuluak
behingoz itxiko balitu!
Legeak epaitzekoak
badira zenbait delitu
gizatasuna ezin da
salatik kanpo gelditu:
legea ezin delako
mendekuan oinarritu.

Raul, Joseba, Gotzone,
Itziar, Inma, Jon, Ines...
Kartzela-urteak pilatzen
doktrinaren eraginez.
Gatazka politiko bat
jantzi gaituena minez,
zergatik lotu nahi dute
bakea eskuburdinez?
Zergatik ez gaitu hartzen
legeak esku berdinez?
Herra eta mendekua
al datoz leku eginez?
Bihotzak uler lezake
baina legeak egin, ez.

Utzi badituzte armak
itzali badute sua,
aurrera egiteari
deitzen zaio progresua.
Jan beza haizeak ziega,
enpatiak mesprezua,
justiziak zapalkuntza
ta herrigintzak kexua.
Has gaitezen eraikitzen
behetik gorako mezua:
politikak hartu dezan
benazko konpromezua,
bakoitzak egin dezagun
gure bake-prozesua.

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-31 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Voir xdz5_btx_000881.pdf