Bertsos - View details   To know more about this section

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue

Description

Title
Parot doktrina
Dokumentuan jasotako izenburua
Parot doktrina
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Parot doktrinak berriro bazterrak haizatu ditu,
Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2363
Pages
23
Publication / printing date
2013-03-31

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-31 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Parot doktrinak berriro
bazterrak haizatu ditu,
Madrilen ezin delako
justizia defenditu.
Estrasburgo bihurtu da
esperantza zirrikitu,
zirko honen zirkuluak
behingoz itxiko balitu!
Legeak epaitzekoak
badira zenbait delitu
gizatasuna ezin da
salatik kanpo gelditu:
legea ezin delako
mendekuan oinarritu.

Raul, Joseba, Gotzone,
Itziar, Inma, Jon, Ines...
Kartzela-urteak pilatzen
doktrinaren eraginez.
Gatazka politiko bat
jantzi gaituena minez,
zergatik lotu nahi dute
bakea eskuburdinez?
Zergatik ez gaitu hartzen
legeak esku berdinez?
Herra eta mendekua
al datoz leku eginez?
Bihotzak uler lezake
baina legeak egin, ez.

Utzi badituzte armak
itzali badute sua,
aurrera egiteari
deitzen zaio progresua.
Jan beza haizeak ziega,
enpatiak mesprezua,
justiziak zapalkuntza
ta herrigintzak kexua.
Has gaitezen eraikitzen
behetik gorako mezua:
politikak hartu dezan
benazko konpromezua,
bakoitzak egin dezagun
gure bake-prozesua.

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-31 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


See xdz5_btx_000881.pdf