Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue

Descripción

Título
Parot doktrina
Dokumentuan jasotako izenburua
Parot doktrina
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Parot doktrinak berriro bazterrak haizatu ditu,
Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2363
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2013-03-31

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-31 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Parot doktrinak berriro
bazterrak haizatu ditu,
Madrilen ezin delako
justizia defenditu.
Estrasburgo bihurtu da
esperantza zirrikitu,
zirko honen zirkuluak
behingoz itxiko balitu!
Legeak epaitzekoak
badira zenbait delitu
gizatasuna ezin da
salatik kanpo gelditu:
legea ezin delako
mendekuan oinarritu.

Raul, Joseba, Gotzone,
Itziar, Inma, Jon, Ines...
Kartzela-urteak pilatzen
doktrinaren eraginez.
Gatazka politiko bat
jantzi gaituena minez,
zergatik lotu nahi dute
bakea eskuburdinez?
Zergatik ez gaitu hartzen
legeak esku berdinez?
Herra eta mendekua
al datoz leku eginez?
Bihotzak uler lezake
baina legeak egin, ez.

Utzi badituzte armak
itzali badute sua,
aurrera egiteari
deitzen zaio progresua.
Jan beza haizeak ziega,
enpatiak mesprezua,
justiziak zapalkuntza
ta herrigintzak kexua.
Has gaitezen eraikitzen
behetik gorako mezua:
politikak hartu dezan
benazko konpromezua,
bakoitzak egin dezagun
gure bake-prozesua.

Parot doktrina [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-31 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ver xdz5_btx_000881.pdf