Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gaixo larriak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren

Description

Titre
Gaixo larriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Gaixo larriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Lausotuz doan begirazuna, lehortzen ari den behazuna,
Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Content

Interneten
Lausotuz doan begirazuna, lehortzen ari den behazuna, azkar dabilen bihotza edo motelduz doan garuna, (bis) birika biren jarduna, hezur arrakaladuna, denon bidaia laguna… Medikuaren paper bat baino gehiago da osasuna, falta den arte behar adina estimatzen ez duguna. (bis) Presoentzako goitik behera onartezina den egoera, lege soil bat da Espainia eta Frantziaren arabera. (bis) Osasuna ukatzera helduta zer nahi dute ba? Bi izen baina muin bera, Parot Doktrina aplikatzea azken finean hauxe da: gaixo daudenak kondenatzea heriotza zigorrera. (bis) Euskal Herrian epeak epe, latz joan direnez bi hilabete, falta direnei agur ta ohore kantatu nahi genieke. (bis) Nahiz eta amorruz bete, minak min, nekeak neke, asko dugu egiteke! Denok minutu batzuk emanez jarraitzen badugu tente, hamabost presok euren bizitzak berreskura ditzakete. (bis)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2365
Pages
23
Date de publication / empreinte
2013-04-21

Gaixo larriak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-04-21 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lausotuz doan begirazuna,
lehortzen ari den behazuna,
azkar dabilen bihotza edo
motelduz doan garuna, (bis)
birika biren jarduna,
hezur arrakaladuna,
denon bidaia laguna…
Medikuaren paper bat baino
gehiago da osasuna,
falta den arte behar adina
estimatzen ez duguna. (bis)

Presoentzako goitik behera
onartezina den egoera,
lege soil bat da Espainia eta
Frantziaren arabera. (bis)
Osasuna ukatzera
helduta zer nahi dute ba?
Bi izen baina muin bera,
Parot Doktrina aplikatzea
azken finean hauxe da:
gaixo daudenak kondenatzea
heriotza zigorrera. (bis)
Euskal Herrian epeak epe,

latz joan direnez bi hilabete,
falta direnei agur ta ohore
kantatu nahi genieke. (bis)
Nahiz eta amorruz bete,
minak min, nekeak neke,
asko dugu egiteke!
Denok minutu batzuk emanez
jarraitzen badugu tente,
hamabost presok euren bizitzak
berreskura ditzakete. (bis)