Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Haur presoa [Bertsoa] / Eleuterio Jauregi "Beloki"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Jauregi, Eleuterio "Beloki"

Description

Titre
Haur presoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Haur presoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bi mila hamahiru bazko astea Valentziako partean
Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2366
Pages
21
Date de publication / empreinte
2013-04-28

Haur presoa [Bertsoa] / Eleuterio Jauregi "Beloki"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-04-28 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bi mila hamahiru bazko astea
Valentziako partean
urte terdiko ume ttiki bat
preso kartzela batean
goizetan hartu irten kanpora
gauez berriro katean
han ez da Kristo pizten ez hiltzen
pentsatzen det bapatean
zenbat irudi muxukatzean
haur hori beso artean.

Egun on ttiki goazen apapa
kanporantza bere soa
ama barnean gelditu zaio
begirada du lausoa
hala ere pozik igaro degu
kanpoan egun osoa
ez daki zer den giltza sarraila
arma pareta presoa
bainan parkean laztandu nahi du
hurbiltzen zaion usoa.

Sarri gorrotoz bukatu ohi da
hasten dena amodioz
emazte frango bereizten dira
tratu txarren ondorioz
gu ere gogor jotzen gaituzte
indarraren poderioz
ez al zarete aspertu bada
hainbeste umilazioz?
garaia degu bereiz gaitezen
herri bezela redios. n