Bertsos - View details   To know more about this section

Haur presoa [Bertsoa] / Eleuterio Jauregi "Beloki"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Jauregi, Eleuterio "Beloki"

Description

Title
Haur presoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Haur presoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bi mila hamahiru bazko astea Valentziako partean
Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2366
Pages
21
Publication / printing date
2013-04-28

Haur presoa [Bertsoa] / Eleuterio Jauregi "Beloki"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-04-28 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bi mila hamahiru bazko astea
Valentziako partean
urte terdiko ume ttiki bat
preso kartzela batean
goizetan hartu irten kanpora
gauez berriro katean
han ez da Kristo pizten ez hiltzen
pentsatzen det bapatean
zenbat irudi muxukatzean
haur hori beso artean.

Egun on ttiki goazen apapa
kanporantza bere soa
ama barnean gelditu zaio
begirada du lausoa
hala ere pozik igaro degu
kanpoan egun osoa
ez daki zer den giltza sarraila
arma pareta presoa
bainan parkean laztandu nahi du
hurbiltzen zaion usoa.

Sarri gorrotoz bukatu ohi da
hasten dena amodioz
emazte frango bereizten dira
tratu txarren ondorioz
gu ere gogor jotzen gaituzte
indarraren poderioz
ez al zarete aspertu bada
hainbeste umilazioz?
garaia degu bereiz gaitezen
herri bezela redios. n