Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Haur presoa [Bertsoa] / Eleuterio Jauregi "Beloki"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Jauregi, Eleuterio "Beloki"

Deskribapena

Izenburua
Haur presoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Haur presoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bi mila hamahiru bazko astea Valentziako partean
Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2366
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2013-04-28

Haur presoa [Bertsoa] / Eleuterio Jauregi "Beloki"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-04-28 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bi mila hamahiru bazko astea
Valentziako partean
urte terdiko ume ttiki bat
preso kartzela batean
goizetan hartu irten kanpora
gauez berriro katean
han ez da Kristo pizten ez hiltzen
pentsatzen det bapatean
zenbat irudi muxukatzean
haur hori beso artean.

Egun on ttiki goazen apapa
kanporantza bere soa
ama barnean gelditu zaio
begirada du lausoa
hala ere pozik igaro degu
kanpoan egun osoa
ez daki zer den giltza sarraila
arma pareta presoa
bainan parkean laztandu nahi du
hurbiltzen zaion usoa.

Sarri gorrotoz bukatu ohi da
hasten dena amodioz
emazte frango bereizten dira
tratu txarren ondorioz
gu ere gogor jotzen gaituzte
indarraren poderioz
ez al zarete aspertu bada
hainbeste umilazioz?
garaia degu bereiz gaitezen
herri bezela redios. n

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra