Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia
Gai-emailea
Intxaurraga, Eñaut
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen.

Description

Air
Hil da Canovas fuera Canovas I
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Bere mila ta piko urtekin
bazeukan nahiko grazi-ta
espainiar batzuk kontentu zeuzkan
euskaldun denak etsita
lehen Francoren jarraitzaile ta
gaur ez hortatik jetsita
azkenerako inpernutako
deabruarekin zita
galdu du bere bizia baino
askori galarazita.

J. Maia

Frankista eta lotsagabea
kriminal bat dohakabe
historiako izen beltzenen
kategoriaren pare.
Bera izan da frankismoaren
reziklajearen klabe
juizioa aspaldi galduta zeukan
gizonak baina hala’re
lasai joan da merezi zuen
epaiketa izan gabe.

A. Arzallus

Manuel Fraga Iribarne zen
ama euskalduna zeharo
amak ez zion euskara eman
ta berak hala nahiago
pentsatzen zuen frantsesa zela
euskera baino gehiago.
Hori dela ta Fragak zioen
“Gure amaz harro nago”.
Zorionean bera joan da
euskera baino lehenago.