Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Mikel Olaizola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Plazatik Gaztetxera (11. 2012)
Représentación
2012-06-30 Eibar Sariketa
Bertsolaris / Auteurs
Galletebeitia, Xabat
Olaizola, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Duela hilabete eskatu genizkion Udalari mahaiak-eta, Plazatik Gaztetxera sariketa hau antolatzeko. Fidantza eskatu ziguten, dena ordaindu genuen, eta orain dela bost egun esan ziguten ezetz, ez ginela Eibarko elkarte bat eta abar. Azkenean, betiko moduan, Plaentxiko Udalera jo behar izan dugu.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Mikel Olaizola

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Olaizola

Mahaiak eskatzeko
hamaika baldintza
fiantza bat pagatuz
hortarako giltza
ta Udaletxean beti
kontrara dabiltza
baimenak ukatuta
nolako desditxa!
Haizeak eraman du
PSOEren hitza. (bis)

X. Galletebeitia

Boterean daudenak
beti lotsagabe
herri honetan ezer
ez denez debalde
mugimendu bat gara
ez elkarte, talde
aise helduko gara
mugetaz bestalde
nahiz ta haizea inoiz
ez daukagun alde. (bis)

M. Olaizola

Haizea kontran baina
borrokan jarraitu
ta metafora bat dut
ai Xabat barkatu
elkarrizketarekin
horrenbeste kantu
egoera ikusiz
zera dut pentsatu:
mahaiak ez zaizkiela
sekula gustatu. (bis)

X. Galletebeitia

Laster bihurtzen dute
mahaia delitu
baina horrelakorik
ezin obeditu
eta noski ez gara
geldirik gelditu
herririk herri goaz
mugitu mugitu
elkartasunak muga
danak hausten ditu. (bis)

M. Olaizola

Udalak beti nahi du
gaztea jazarri
ukazioak ezin
gauz onik ekarri
ta egoera izan
leiken arren larri
danok eman daiogun
eskua elkarri
eta aulki ezean
baietz tente jarri! (bis)

X. Galletebeitia

Berdin zaigu jarrita
edo tente eusten
aspaldi ikasi dugu
gerran irabazten
eta demokrazia
dagonez eskasten
Udala bihurtua
daukagu salbuespen
ta Gaztetxean baino
ez dugu sinesten. (bis)