Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Mikel Olaizola
Bertsoa entzun |
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Mikel Olaizola
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Olaizola
Mahaiak eskatzeko
hamaika baldintza
fiantza bat pagatuz
hortarako giltza
ta Udaletxean beti
kontrara dabiltza
baimenak ukatuta
nolako desditxa!
Haizeak eraman du
PSOEren hitza. (bis)
X. Galletebeitia
Boterean daudenak
beti lotsagabe
herri honetan ezer
ez denez debalde
mugimendu bat gara
ez elkarte, talde
aise helduko gara
mugetaz bestalde
nahiz ta haizea inoiz
ez daukagun alde. (bis)
M. Olaizola
Haizea kontran baina
borrokan jarraitu
ta metafora bat dut
ai Xabat barkatu
elkarrizketarekin
horrenbeste kantu
egoera ikusiz
zera dut pentsatu:
mahaiak ez zaizkiela
sekula gustatu. (bis)
X. Galletebeitia
Laster bihurtzen dute
mahaia delitu
baina horrelakorik
ezin obeditu
eta noski ez gara
geldirik gelditu
herririk herri goaz
mugitu mugitu
elkartasunak muga
danak hausten ditu. (bis)
M. Olaizola
Udalak beti nahi du
gaztea jazarri
ukazioak ezin
gauz onik ekarri
ta egoera izan
leiken arren larri
danok eman daiogun
eskua elkarri
eta aulki ezean
baietz tente jarri! (bis)
X. Galletebeitia
Berdin zaigu jarrita
edo tente eusten
aspaldi ikasi dugu
gerran irabazten
eta demokrazia
dagonez eskasten
Udala bihurtua
daukagu salbuespen
ta Gaztetxean baino
ez dugu sinesten. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra