Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Lan hitzarmenak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor

Description

Titre
Lan hitzarmenak
Dokumentuan jasotako izenburua
Lan hitzarmenak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aurtengo uztailaren zazpitik zortzira
Air
Hamalau heriotzena I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2378
Pages
19
Date de publication / empreinte
2013-07-21

Lan hitzarmenak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-21 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurtengo uztailaren
zazpitik zortzira
aldatu zuen jende
askok ikusmira.
Zertan bizi hitzarmen
handiei begira
Madrildik erreformak
egitean tira
denak ezerezean
geratzen badira?

Erru bera daukate
onartu zuenak
eta lan erreformaz
baliatu denak.
Hitzarmen eta sosez
nahiz mintzatu denak
eskubideak dira
jokoan daudenak
urtetako borrokak
lortu dituenak.

Orain arte gaituzte
jipoitu, epaitu...
baina Madrilgo soka
ez da hor amaitu.
Nahieran tenk jartzen da,
nahieran lasaitu
sokak berekin karga
gehiago bai baitu
eta eten ezean
ito egingo gaitu.