Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lan hitzarmenak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor

Deskribapena

Izenburua
Lan hitzarmenak
Dokumentuan jasotako izenburua
Lan hitzarmenak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aurtengo uztailaren zazpitik zortzira
Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2378
Orrialdeak
19
Argitalpen / inprimatze data
2013-07-21

Lan hitzarmenak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-21 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurtengo uztailaren
zazpitik zortzira
aldatu zuen jende
askok ikusmira.
Zertan bizi hitzarmen
handiei begira
Madrildik erreformak
egitean tira
denak ezerezean
geratzen badira?

Erru bera daukate
onartu zuenak
eta lan erreformaz
baliatu denak.
Hitzarmen eta sosez
nahiz mintzatu denak
eskubideak dira
jokoan daudenak
urtetako borrokak
lortu dituenak.

Orain arte gaituzte
jipoitu, epaitu...
baina Madrilgo soka
ez da hor amaitu.
Nahieran tenk jartzen da,
nahieran lasaitu
sokak berekin karga
gehiago bai baitu
eta eten ezean
ito egingo gaitu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra