Bertsos - View details   To know more about this section

Lan hitzarmenak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor

Description

Title
Lan hitzarmenak
Dokumentuan jasotako izenburua
Lan hitzarmenak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aurtengo uztailaren zazpitik zortzira
Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2378
Pages
19
Publication / printing date
2013-07-21

Lan hitzarmenak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-21 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurtengo uztailaren
zazpitik zortzira
aldatu zuen jende
askok ikusmira.
Zertan bizi hitzarmen
handiei begira
Madrildik erreformak
egitean tira
denak ezerezean
geratzen badira?

Erru bera daukate
onartu zuenak
eta lan erreformaz
baliatu denak.
Hitzarmen eta sosez
nahiz mintzatu denak
eskubideak dira
jokoan daudenak
urtetako borrokak
lortu dituenak.

Orain arte gaituzte
jipoitu, epaitu...
baina Madrilgo soka
ez da hor amaitu.
Nahieran tenk jartzen da,
nahieran lasaitu
sokak berekin karga
gehiago bai baitu
eta eten ezean
ito egingo gaitu.