Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Basarriren mendeurrenean [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol

Description

Titre
Basarriren mendeurrenean
Dokumentuan jasotako izenburua
Basarriren mendeurrenean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertsolaritza zeraman bere bihotz eta bekokian
Air
Ari naizela ari naizela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
77
Numéro
2399
Pages
21
Date de publication / empreinte
2014-01-19

Basarriren mendeurrenean [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-01-19 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide egokian
bertsolaritza ez zen egongo
egun dagoen tokian.

Nahiz ta sekula ez zuen jantzi
sotanarik edo gonik
apaizak baino apaizago zen
harekin ez zegon bromik!
baina hala ere jaulki oi zuen
arrazoi ta bertso onik.
Gazteak asko ikasten zuen
hari entzuten egonik.
Bertsolaritik zerbait badaukat
Basarriri zor diot nik.

Uko egin gabe ordura arteko
zenbait usadio zaharri
bertsolaritzan arau berriak
zuk zenituen ezarri
argi eginez atzo, gaurko ta
biharko hainbat izarri.
Horregatikan goraipamenak
egiten zaizkizu sarri
eman diguzun guztiagatik
eskerrik asko Basarri!