Bertsos - View details   To know more about this section

Basarriren mendeurrenean [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol

Description

Title
Basarriren mendeurrenean
Dokumentuan jasotako izenburua
Basarriren mendeurrenean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertsolaritza zeraman bere bihotz eta bekokian
Melody
Ari naizela ari naizela I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
77
Number
2399
Pages
21
Publication / printing date
2014-01-19

Basarriren mendeurrenean [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-01-19 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide egokian
bertsolaritza ez zen egongo
egun dagoen tokian.

Nahiz ta sekula ez zuen jantzi
sotanarik edo gonik
apaizak baino apaizago zen
harekin ez zegon bromik!
baina hala ere jaulki oi zuen
arrazoi ta bertso onik.
Gazteak asko ikasten zuen
hari entzuten egonik.
Bertsolaritik zerbait badaukat
Basarriri zor diot nik.

Uko egin gabe ordura arteko
zenbait usadio zaharri
bertsolaritzan arau berriak
zuk zenituen ezarri
argi eginez atzo, gaurko ta
biharko hainbat izarri.
Horregatikan goraipamenak
egiten zaizkizu sarri
eman diguzun guztiagatik
eskerrik asko Basarri!