Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Anisakisa [Bertsoa] / Ibai Esoain

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Esoain, Ibai

Description

Titre
Anisakisa
Dokumentuan jasotako izenburua
Anisakisa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Apurtu dira sokak, sareak… Zer josten ditu “sanidadeak”?
Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2416
Pages
21
Date de publication / empreinte
2014-05-25

Anisakisa [Bertsoa] / Ibai Esoain

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-25 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apurtu dira sokak, sareak…
Zer josten ditu “sanidadeak”?
Korronteen ta haizeen kontra
Kantauriko baporeak (bis).
Aingurak eta areak
asteotako mareak
lehertu ditu ur bareak.
Haserre daude bata txuriak
ta katiuska berdeak
txitxare batek mugitzen ditu
sabeleko txitxareak.


Zer irabazi ta zer galtzen den
jokoan asko baitago hemen
ba al dakigu elikadura
zeinek elikatzen duen? (bis)
Zail da egia jakiten
gomendio, irudipen…
sartu, irten, sartu, irten…
Ta arrazoia hortxe ari da
honi eman ta hari ken
saltsa honek zeini laguntzen dio
digestioa egiten?


Antxo freskoak egin du behera
arrantzaleen kostua bera.
Osasungintzak jo behar luke
arriskuez ohartzera (bis).
Galderak dakar galdera
ez naiz arriskatzen, zera
erantzunak ematera!
Hortik aurrera bakoitzak bere
ondorioak atera
sozidadeko afalostetan
plateretik platerera!